Mikel Markez

1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian.
Hamabost urterekin kitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz.
1989an lehen grabaketa burutu zuen, bidea ireki zion bere lehen maketa.
Zortzi disko kaleratu ditu:
?"...eta etorri egin zait..."( 1991)
?"Oroitzapenak oparitzen ditut"( 1993)
?"Zertarako mugak jarri"( 1995)
?"Kantu erotikoak" (1997)
?"Dena hankaz gora"( 1999)
?"Tribuaren hitz galduak"( 1999)
?"Erabil nazazu”( 2004)
?“Zure begiek, bilduma (1988-2008)” (2008)
Pako Aristi idazlearekin batera hiru ikuskari ondu ditu: “Tribuaren hitz galduak” (1997), “Abiadura handiko urte baten kronika”( 2002) eta “Tabuak saltsa berdean” (2007).
1.500 kontzertu baino gehiago eskeini izan du bere ibilbidean zehar eta Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu izan du eta zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibañez bezalako kantariekin aritu da. Diskotan berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu izan du.(Kepa Junkera, Sanchis y Jocano, Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Jexuxmai Lopetegi...); aldi berean, letrak ere idatzi ditu beste kantari edota taldeentzat ere (Mixel Ducau eta Caroline Philips, Joxan Goikoetxea, Zaldibobo edo Alboka taldeentzat).
Euskal Herritik kanpora ere emanaldi ugaritan parte hartu du Mikelek:
-1992, 1994 eta 1997an aritu zen Parisen kantuan Paco Ibañez bezalako kantariekin.
-1995ean Estatu Batuetako Boise hirian kantatu zuen Erramun Martikorena eta Tapia eta Leturiarekin batera Jaialdi izeneko festa handian. Estatu Batuetako txoko guztietako euskal jendea biltzen da bost urtetik behin festa hontan.
-1996ean Kanariar Uharteetan Hilario Camacho, Luis Mendo, Pablo Guerrero, Elisa Serna eta Quintin Cabrera kantariekin batera egin zuen sei emanaldiko bira bat.
-2003an beste hiru emanaldi egin zituen Gran Canarian Fermin Romerorekin batera.
-1998 eta 2004an berriz Madrilen aritu zen Indio Juan, Imanol Lartzabal eta Tontxurekin batera.
-1999an Venezuelako Caracasen eta Chichiribichen kantatu zuen.
-Kuban 2001an Festival Internacional de Solidaridad delakoan parte hartu zuen 30 herrialdetako kantariekin batera.
-Argentinan ere bi alditan izan da, 2002an Madres de la Plaza de Mayo elkartearen eskutik hiru emanaldi eman zituen: bi Buenos Airesen ,Sky Opera antzokian eta Museo del Che aretoan eta bat La Pampako Santa Rosa hiriko antzokian. 2006an Pako Aristirekin batera itzuli zen Buenos Aires eta Rosariora.