• Biografia musikala

    Sarrera

    1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an lehen grabaketa burutu zuen, bidea ireki zion bere lehen maketa eta 20 urte betetzerako argitaratu zuen lehenengo diskoa, 1991ean, 'Eta etorri egin zait' izenburuarekin. Bakarlari bezala hamar disko kaleratu ditu ondorengo ibilbidean. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du eta zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibañez bezalako kantariekin aritu da. Diskotan berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu izan du eta aldi berean, letrak ere idatzi ditu beste kantari edota taldeentzat ere. Euskal Herritik kanpora ere emanaldi ugaritan parte hartu du Mikelek. Europan Frantzian, Ingalaterran, Espainian edo Irlandan. Estatu Batuetako Boisen, Kalifornian eta New Yorken, Kuban, Venezuelan edo Argentinan. Kolaborazio ugari egin ditu beste zenbait artistekin ere. Aipagarrienak Pako Aristi idazlearekin ondutako kantu eta poesia errezitaldiak (Tribuaren hitz galduak, Abiadura handiko urte baten kronika eta Tabuak saltsa berdean), Erramun Martikorena kantariarekin erdibana buruturiko hainbat kantaldi eta Eñaut Elorrietarekin prestaturiko Baga, biga, higa hitzaldi-kantaldia.

    Euskal Herritik kanpo

    -1992an Pariseko Bretainiako Etxean Paco Ibañez kantariarekin batera. -1994an La Habanako Casa de la Trovan. -1995ean Estatu Batuetako Boise hirian Erramun Martikorena eta Tapia eta Leturiarekin Jaialdi izeneko festan. -1996ean Kanariar Uharteetan Hilario Camacho, Luis Mendo, Pablo Guerrero, Elisa Serna eta Quintin Cabrera kantariekin batera egin zuen sei emanaldiko bira bat. -1997an Pariseko Euskal Etxean. -1998an Madrilen Indio Juan eta Imanol Lartzabalekin. -1999an Venezuelako Caracasen eta Chichiribichen. -2001ean Kuban Festival Internacional de Solidaridad delakoan 30 herrialdetako kantariekin batera. -2002an Argentinan Madres de la Plaza de Mayo elkartearen eskutik hiru emanaldi Mikel Urdangarinekin batera Buenos Aireseko Sky Opera antzokian eta Museo del Che aretoan eta bat La Pampako Santa Rosa hiriko antzokian. -2003an hiru emanaldi Gran Canarian Fermin Romerorekin batera, Las Palmas, Arucas eta Telden. -2004an Madrilen Tontxurekin batera. -2006an Argentinan Pako Aristirekin batera Rosario hirian. -2009an Shangai-ko Euskal Etxean Donostiako Gaztelubide koroarekin. -2010ean Erramun Martikorenarekin bost emanaldi Californian eta Nevadan. -2011ean Londoneko eta Bartzelonako Euskal Etxeetan. -2012an Irlandako Derry, Belfast eta Dublinen bost kantaldi bertako kantariekin eta New Yorken eta Rodhe Islanden Eñaut Elorrietarekin. -2014an Noka taldearekin batera bira egin zuen Estatu Batuetan. Los Angeles, Bakersfield, Garnerville, Boise eta Ontarion.

    Diskogintza eta bestelako lanak

    Hamar disko ditu bakarlari moduan, bai eta hainbat bildumatan ere ageri dira bere kantuak. Beste kantari eta talde batzuen disko mordo batean ere parte hartu du. Ekoizle bezala hogeitik gora disko ditu, aipagarrienak Patxi Saiz kantariaren lanak edota Trikitixa Elkarteko Faborez izenburuko serie osoa. Irratian ere aritua da, 1994tik 2010era Herri Irratian Oroimeneko Portua eta Ahobete Hots saioak zuzendu zituen, bai eta Euskadi Irratian Kaja Beltza saioa ere. Pako Aristi idazlearekin eta Benito Lertxundi kantariarekin batera Plazer bat duk, Benito! liburua argitaratu zuen.

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Indar bat dabil hor

    Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala. Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskainiz.

    Gonbidatu aukeratuak ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza, Josu Zabala, Aire Ahizpak, Alaitz Telletxea, Andrea Bidart, Benito Lertxundi…

    Taldea

    Arkaitz Miner

    Biolina, mandolina eta gitarra

    berri gehiago

    Amaiur Cajaraville

    Kontrabaxua

    berri gehiago

    Satxa Soriazu

    Pianoa eta teklatuak

    berri gehiago
    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Diskografia

    NOKA-Mikel Markez, Bi ahizpak

    Indar bat dabil hor

    Plazer bat izan duk, Benito!

    Hiri hartan izan zen

    Zure begiek, bilduma(1988-2008)

    Erabil nazazu

    Tribuaren hitz galduak

    Dena hankaz gora

    Kantu erotikoak

    Zertarako mugak jarri

    Oroitzapenak oparitzen ditut

    Eta etorri egin zait

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Azken berriak

    MIKEL MARKEZ KALIFORNIAKO UNIBERTSITATEETAN

    Mikel Markez Noka taldearekin batera izango da Riverside eta Stanfordeko Unibertsitateetan gehiago jakin

    BAGA HIGA HIGA PROIEKTUA EUSKAL HERRIKO HAINBAT ESKOLATAN

    Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta berriro ere martxan dira proiektu honekin. Bilbo, Errenteria, Bera, Zarautz, Zumarraga edo Iruña bisitatutko dituzte, beste batzuen artean. gehiago jakin

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Zuzenean

    MIKEL MARKEZ, INDAR BAT DABIL HOR

    29/12/2016 Santiago de Compostela, Casa das Crechas

    28/12/2016 Vigo, De catre a catre

    15/12/2016 Berriz, Kultur Etxea

    21/10/2016 San Francisco, Stanford University

    20/10/2016 Los Banos, Woolgrowers Basque

    13/10/2016 Riverside, Culver Centre of the Arts

    17/09/2016 Errenteria, Udaletxeko Plaza

    26/08/2016 Huelva, El Granado

    15/08/2016 Arrankudiaga, Heriko Plaza

    06/07/2016 Washington, Capitol, Librery of Congress

    03/07/2016 Washington, Kennedy Center

    01/07/2016 Washington, National Mall

    17/06/2016 Durango, Plateruena

    07/05/2016 Zumaia, Maria eta Jose Ikastetxea

    29/04/2016 Orio, Kultur Etxea

    05/03/2016 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

    20/02/2016 Donibane Lohitzune, Ezker pareta

    28/11/2015 Astigarraga, Kultur Etxea

    06/09/2015 Getxo, Areetako Metroaren Plaza (Getxo Folk)

    16/08/2015 Etxano, Eliza

    09/08/2015 Espejo, Eliza (Musika Hamabostaldia)

    07/08/2015 Elizondo, Lur Aretoa

    04/08/2015 Respaldiza, Eliza (Musika Hamabostaldia)

    01/08/2015 Donostia, San Telmo Museoa (Musika Hamabostaldia)

    25/07/2015 Errenteria, Xabier Olaskoaga Plaza

    05/06/2015 Andoain, Bastero

    30/01/2015 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

    04/12/2014 Bermeo, Kafe Antzokia

    28/11/2014 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

    28/08/2014 Trapagaran, Kultur Etxea

    08/08/2014 Aia, Dema Plaza

    03/08/2014 Oiartzun, Herriko Plaza

    20/07/2014 Gares, Kultur Etxea

    30/06/2014 Orio, Herriko Plaza

    17/05/2014 Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

    06/04/2014 Bergara, Zabalotegi Aretoa

    22/03/2014 Berriz, Kultur Etxea

    17/01/2014 Eibar, Coliseo Antzokia

    13/12/2013 Getaria, Museo Balenciaga

    01/12/2013 Donostia, Teatro Principal

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Argazkiak

    17 urtekin Pariseko metroan

    Oiartzungo Gurutze auzoan, 1988ko udan

    Andoaingo Kilometroak

    Errenteria-Oreretako frontoian

    Errenteriak-Oreretako De Cine Reyna tabernan

    Joxe Mari Carrerere ipuin kontalariarekin

    Arabako Gopegin dagoen Mairulegorretako kobazuloan

    1988an grabaketa baten ostean orduko taldekideekin

    Alaitz Telletxea trikitilariarekin Oiartzunen

    Mixel Ducau eta Martikorenarekin Hondarribian

    Erramun Martikorenarekin Boisen, Estatu Batuetan

    Joxe Mari Carrere ipuin eta Asier Serranorekin Orexan

    Bilboko Kafe Antzokian Rafael Amor eta beste hainbatekin

    Tapia eta Leturiarekin

    Estatu Batuetan kantatuan

    Argentinako Buenos Airesen Mikel Urdangarinekin

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Kontaktua

    Mikel Markez Armendigain 1 4A lokala 20809 Aia Gipuzkoa Euskal Herria

    Telefonoa: +34 656730215 Emaila: ni@mikelmarkez.com

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Diskoak posta arruntez

    Disko guztien prezioa 12€ bidalketa gastuak barne.

    Diskoren bat erosteko email bat idatzi eta argibideekin erantzungo dizuegu. Noski, zein disko nahi duzuen aipatzea ez ahaztu!

    Eskatu


    Diskoak edo kantuak elektronikoan

    Itunes

    Google play


    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Baga, biga, higa

    Euskal kantagintzaren transmisioa eta sustapena

    Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek bultzaturiko hitzaldi kantatua









    Baga biga higa proiektuaren inguruko informazio gehago
    2004-2017 © www.mikelmarkez.com
  • Page more omen da

    Page more hau da azken azken dagoena 941ean

    Ultrices posuere cubilia pendisse sollicitudin velit sed leo. Ut pharetra augue nec augue. Nam elit magna, hendrerit sit amet, tincidunt ac, viverra sed, nulla. Donec porta diam eu massa. Quisque diam lorem, interdum vitae, da et dolore magnam aliquam quaerat voluptatem. Ut enim ad minima veniam, quis nostrum exercitationem ullam corporis suscipit laboriosam, nisi upibus ac, scelerisque vitae, pede. Donec eget tellus non erat lacinia fermentum. Donec in velit vel ipsum auctorugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt. Neque porro quisquam pulvinar. Proin ullamcorper urna et felis. Vestibulum iaculis lacinia est. Proin dictum elementum velit. Fusce euismod consequat ante. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit.

    Hemen ere jartzeko zerbait asmatu beharko da bihar

    Sed in lacus ut enim adipiscing aliquet. Nulla venenatis. In pede mi, aliquet sit amet, euismod in, auctor ut, ligula. Aliquam dapibus tincidunt metus. Praesent justo dolor, lobortis quis, lobortis dignissim, pulvinar ac, lorem. Vestibulum sed ante. Donec sagittis euismod purus. Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium dolorem et dolore magnam aliquam quaerat voluptatem. Ut enim ad minima veniam, quis nostrum exercitationem ullam corporugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt. Neque porro quisquamis suscipit laboriosam, nisi uque laudantium, totam rem aperiam, eaque ipsa quae ab illo inventore veritatis et quasi architecto beatae vitae dicta sunt explicabo. Nemo enim ipsam voluptatem quia voluptas.

    2004-2017 © www.mikelmarkez.com